Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tropopausa

iz. Meteor. Troposferaren eta estratosferaren arteko muga. Lurraren azaletik 6-17 km bitartean kokatzen da. Ipar eta Hego buru gainean gutxi gorabehera 6 kilometrotara aurkitzen da, 50°-tako paralelo gainean 11 km ingurura, eta ekuatore gainean 17 km ingurutara; baina garaiera hori asko aldatzen da urtaro batetik bestera eta airearen tenperaturaren arabera.