Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tropismo

iz. Biol. Landare batek edo bere zati batek, edo animalia batek, kanpoko eragile baten ekintzaz egiten duen orientazio higidura. Eragile hori, argia (fototropismoa), grabitatearen indarra (geotropismoa), kimika gai bat (kimiotropismoa), trauma sortzen duen kinada bat (traumotropismoa) eta abar izan daiteke. Izaki bizia eraginaren alderantz orientatzen bada tropismoa positiboa da, eta aurkako norabidean orientatzen bada negatiboa.