tropeolazeo
izond. Bot. Jeranialen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Aihen landareen edo belarren egitura izan dezakete. Zurtoina erorkorra edo igokaria dute. Hostoak biribilak edo ebaki handiz bereizitako gingilekikoak eta txandaka antolatuak; loreak sexu bikoak, ikusgarriak eta banaka antolatuak; 5 hosto eta 5 sepalo izaten dituzte. 90 landare mota biltzen dira familia honetan, Erdialdeko Amerikakoak eta Hego Ameriketakoak denak. Tropæolum majus edo kaputxino handia, landare apaingarri gisa erabiltzen dena, da horietan ezagunena.
- trontzalari
- tronu
- tropa
- tropel
- tropelka
- tropeolazeo
- tropikal
- tropiko
- tropismo
- tropo
- tropopausa