Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tropiko

iz. Ekuatoretik 23 ° 27’-ko latitudera, iparraldera eta hegoaldera, Lurrean nahiz zeru esferan, diren bi paraleloetako bakoitza. ◊ Tropikoen arteko eskualdea.  v  Lurreko ekuatoreko latitude horiek (tropikoetakoak) bat datoz Eguzkiaren ekliptikak zeru esferako ekuatorearekin duen okerdura iparraldekoenarekin eta hegoaldekoenarekin. Udako solstizioan (Ipar hemisferioan), ekaineko 21aren inguruan, Eguzkiak okerdura handiena du iparralderantz eta zuzenean Cancer tropikoaren gainean jotzen du. Garai horretan, Eguzkia Geminis konstelazioan dago gaur egun, baina K.a. II. mendean, konstelazioei izena eman zitzaienean, Cancer konstelazioan zegoen, eta horregatik esan zioten Cancer tropikoa. Era berean, neguko solstizioan (Hego hemisferioan), abenduaren 21 inguruan, Eguzkiak zuzenean jotzen du Kaprikornioko tropikoan. Eguzkia garai horretan Sagitario konstelazioaren mugan dago gaur egun, eta ekliptikaren okerdurarik hegoaldekoena du. Orain bi mila urte inguru, ordea, Capricornus konstelazioan azaltzen zen Eguzkia neguko solstizioan, eta horregatik esan zioten Kaprikornioko tropikoa. Lurraren errotazio ardatzak dituen aldaketak kontuan hartuta, Eguzkia Cancer eta Capricornus konstelazioan gutxi gorabehera 24.000 urte barru izango da.