Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Trofonio

(Gr. Trophonios) Mit. Greziako mitologiako pertsonaia, Orkomenoko errege Erginoren semea. Tradizioaren arabera, Delfosen, bere anaia Agamenerekin batera, Apoloren tenplua eraiki zuen, baina amaitutakoan anaia hil zuen. Zigor gisa lurreko pitzadura baten barrunbera erori zen; handik orakuluak esaten zituen. Lebadea-tik hurbil santutegi bat zuen lurpean, leize estu sakon batean, eta bertaratzen zirenek ikuskizunen bidez jasotzen zituzten galderen erantzunak.