Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

trikuharri

iz. Neolito aroko oroitarria, mahai gisako bat osatzen duten harri landugabeez egina eta sarrera sartalderantz duela eraikia.  v Trikuharriak barnebide edo igarobide moduan egon daitezke eraikiak, baina gehienetan kamera bakarrekoak dira, eta solairua lauki formakoa, pentagonala edo poligonala izaten da. Ezagutzen diren lehenengoak Mediterraneo ekialdekoak dira, eta K.a. 2500. urte inguruan, Europa mendebalera zabaldu ziren. Trikuharri ezagunak dira: Sorginen mahaia (Galizia); Mairuaren etxola (Katalunia); Merkatarien mahaia (Bretainia); eta Euskal Herrian, Egirazekoa, “La chabola de la hechicera” (Bilar), eta Sorginetxekoa (Arrizala), hirurak Araban.