trikekido
izond. Zool. Sirenioen ordenako izen bereko familiako itsas ugaztunez esaten da. Manatido izenez ere ezagutzen dira. Trikekido motarik ezagunena manatiak dira. Oso gorputz sendoa dute, itsasoko lehoiaren antzekoa, ile motz latzez estalia. 3 m luze egin daitezke. Aurreko hankak laburrak eta sendoak dituzte, lau azkazalez hornituak, atzekoak berriz pala itxurako igeri-oin bihurtuak. Hortz-egitura ebatortzez eta haginez osatua dute. Sei lepa-orno dituzte. Afrikan, Saharako hegoaldetik Namibiako iparraldera bitarteko eta Ameriketan, Floridatik Brasilgo erdialdera bitarteko kostan eta ibai handietan bizi dira.