Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

trikina

iz. Har txiki-txikia, heldua denean txerrien eta beste zenbait abereren hesteetan bizkarroi, eta beldar egoeran giharretan kisteak osatuz bizi dena (Trichinella spiralis).  v Zool. Nematodoen klaseko bizkarroi txiki luzarana, 1,5 mm inguru luzea arra, eta 4 mm inguru emea, batez ere zerri-azienden, katuen, zakurren eta sagu-arratoien hesteetan eta giharretan bizi izaten dena (Trichinella spiralis). Aurrena animalia horien hesteetan kokatzen da har heldua eta odolaren bidez aldatzen da giharretara, eta haietan kistea sortzen da. Kistea duen giharra jateak eragiten dio gizonari trikinak eragiten duen eritasuna, trikinosia, sukarra, zorabioak eta oinaze handiak eragiten dituena.