Trebiņuko
edo Udako konderria. Burgosko probintziaren administraziopean dagoen Arabako eskualdea. Mugak: iparraldean, Iruņa eta Gasteiz; ekialdean, Bernedo; mendebalean, Erribera Goitia, Erribera Beitia, Aramiņon eta Beranturi; hegoaldean, Zanbrana, Urizaharra eta Lagran. Batez besteko garaiera 621 m. 221,57 km2 ditu, eta Trebiņu eta La Puebla de Arganzon edo Argantzun udalerriak dira herrigune nagusiak. Beste herriguneak Agelu, Axarte, Albaina, Aņastro, Arana, Argote, Armentia, Askartza, Bajauri, Burgeta, Busto, Dordonitz, Doroņo, Franko, Fuidio, Golernio, Imiruri, Ladrera, Laņo, Marauri eta Mesantza dira. Uda ibaia igarotzen da iparraldetik hegoalderantz konderritik. Hizkuntza, gaztelania. Ekialdean euskara berezko hizkuntza zen; mendebalean, berriz, gaztelania. Laborantza (garia, garagarra, landare lekadunak, patata, erremolatxa) eta abere hazkuntza (ardi, zerri eta behi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. v Historia. X. mendeko dokumentu batean aipatzen dira lehen aldiz Trebiņu eta inguruko herriguneak. XI. mendean Nafarroako erregearekin batera borrokatu ziren trebiņuarrak Gaztelako erregearen aurka. 1201. urtean Gaztelaren mende geratu zen Nafarroako erregearen eta Gaztelakoaren arteko hitzarmenari esker (Arga-Miranda Nafarroako erreinuaren mende geratu zen Trebiņuko konderriaren truke). 1332. urtean Logroņoko foruen bidez gobernatzeko baimena jaso zuten trebiņuarrek Joan II.a Gaztelako erregearen eskutik. XIX. mendeko herrialde banakuntza egin zenean Burgosko probintziaren mende geratu zen Trebiņuko herria La Puebla de Arganzon edo Argantzuneko herriarekin batera. Erabakia 1942. urtean berretsi zen, nahiz Trebiņuko konderriko biztanleen % 98k Arabako herrialdeko administraziopean gobernatu nahi duen; hainbat aldiz errepikatu da eskaria, besteak beste Eusko Legebiltzarraren bertatik. Bertako biztanleen ordezkariek behin eta berriro berretsi dute ordezkariek azken urteotan Euskal Autonomia Erkidegora bildu nahi dutela, nahiz eta auziak aurrerapauso handirik ez egin. 1998ko martxoan, esate baterako, bozketa berezi bat egin zen biztanleen artean nahiz eta Gobernuak ez onartu; konderrian zentsatutakoen % 76ek hartu zuten parte, eta boto-emaileen ia % 70ek eskualdearen etorkizuna erabakitzeko erreferendum bat eskatu zuten. Azken urteotan, UDA elkarteak bultzatu ditu, besteak beste, Trebiņu Arabara biltzeko ekimenak. 1999ko udal hauteskundeetan hautatuko bi alkateek ere Agrupaciķn Electoral Independiente zerrendakoak biak karguak hartu bezain laster eskatu zuten berriro ere erreferenduma. Administrazioari dagokionez, 1999an batzorde berri bat eratu zuten Arabako Foru Aldundiak eta Gaztela-Leongo Juntak, 1997az geroztik geldirik baitzegoen Espainiako Senatuaren eraginpean osatu zen aurreko batzordea. 2000. urtean urte hasieran Trebiņuko udalek udaletxeetan ikurriņa jartzea erabaki ostean Arabako Batzar Nagusiek ere bat egin zuten erreferendumaren eskariarekin, eta urte horren erdialdera Trebiņuko alkateek erakundeen arteko batzordea uztea erabaki zuten, horrek funtsezko arazoak alde batera utzirik arazo tekniko eta puntualak baino aztertzen ez zituela argudiatuz.