Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

travelling

iz. Zineman, kameraren joan-etorria. Kamera Dolly izeneko gurdi moduko batean jartzen da eta karril batzuen gainean higiarazten. Travellinga izan daiteke aurrerakoa edo atzerakoa, irudian hartu nahi den pertsona edo gauzatik urruntzen edo aldentzen dena, albokoa eta zirkularra. v Kameraren joan-etorri hori egiteko behar diren tresnak: kamera daraman gurdia eta karrilak. v Higidura horren ondorioz sortzen den irudia edo planoa. Travellinga zinemak duen baliabide berezienetako bat da.