Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

traupido

izond. Zool. Paseriformeen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. 223 inguru traupido mota ezagutzen dira. Ipar Ameriketako eskualde epeletatik Brasila eta Arjentinara bitarteko lurraldeetan bizi dira, basoetan batez ere. Neurriz txikiak dira, 7,5-30 cm luze. Moko motza eta kono egiturakoa dute. Isatsa labur samarra dute gehienek. Kontraste handiko koloreak dituzte, baina gorputzeko lumak urdinak dituzte askok. Ezagunenak tanagroak dira.