Toyama
Japoniako erdialdeko hiria eta izen bereko prefeturako (4.252 km2 eta 1.120.000 biztanle) hiriburua, Honshu-ko uhartean, Jinzu ibaiaren bokalean, Japoniako itsasoaren ertzean (Toyamako badia). 321.259 biztanle. Aireportua. Industria (eraikuntzarako gaiak, kimika industria, ehungintza) da ekonomia jarduera nagusia. Shimminato, Namerikawa Ouzu eta Kurobe dira Toyamako prefeturako beste hiri garrantzitsuak.