Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

toxoplasmosi

iz. Med. Gizonaren eta hainbat animaliaren eritasuna, Toxoplasma gondii protozoo bizkarroiak eragina. Bizkarroia, gehienetan, animalietatik igarotzen da gizonarengana, animalien gorotzak kutsatutako elikagaiak edota hautsa irenstean. Jaiotzakoa ere izan daiteke toxoplasmosia, amak umekiari kutsatua, eta umekiarengan akats larriak eragin ditzake (mikrozefalia, psikomotrizitate atzerapenak, garuneko kaltzifikazioak, etab.). Toxoplasmosiak, askotan, ez du sintomarik erakusten, baina, sintomarik agertuz gero (ezaugarri zehatzik gabeko pneumonia, sintoma meningoentzefalikoak), larria da eta heriotza ekar dezake.