toxoplasmeo
izond. Zool. Protozooen phylum-eko izen bereko klaseko zelula barruko bizkarroiez esaten da. Gizonaren eta beste hainbat ornodunen zeluletan bizi izaten dira. Bizitzako ziklo osoa animalia beraren zeluletan betetzen dute. Zatituz edo beren barnean ernamuin moduko batzuk sortuz ugaltzen dira. Toxoplasmosi izeneko infekzioa eragiten dute.