Torrealdai Nabea, Joan Mari
Bizkaitar soziologo, kazetari eta idazlea (Forua, 1942). Soziologiako ikasketak egin zituen Parisko unibertsitatean, eta teologiakoak Okzitaniako Tolosan. Soziologia eta Zientzia Politikoetan doktorea da Deustuko Unibertsitatean. Jakin aldizkaria zuzendu zuen 1964-1969 eta 1977-2002 bitartean. Euskal Idazleen Elkarteko idazkaria izan zen 1969tik 1977ra, eta Euskal Soziologoen Elkarteko idazkaria 1979tik 1980ra. Euskaldunon Egunkariaren Administrazio Kontseiluko kide izan zen egunkariaren sorreratik bertatik. Euskaltzain urgazlea da. Argitaratu dituen lanik ezagunenak dira: Iraultzaz (1973), Euskal idazleak gaur (1977), Euskal Telebista eta euskara (1985), XX. mendeko euskal liburuen katalogoa (1990-1992), Euskal kultura gaur (1997), El libro negro del euskara (1998), Martin Ugalde (1998), La censura de Franco y el tema vasco (1999), Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura, 1936-1983 (2000). 2003an espetxean sartu zuten, Euskaldunon Egunkariako Administrazio Kontseiluko beste kideekin batera, egunkaria ETArekin harremanetan egotea leporatuta.
- Torre Basterretxea, Jon
- Torre Nilsson, Leopoldo
- Torre, Joseba
- Torre, Quintín de
- torre
- Torrealdai Nabea, Joan Mari
- Torreauzo
- Torrelavega
- Torrens
- Torrent
- Torrente Ballester, Gonzalo