Torre, Quintín de
Bizkaitar eskultorea (Bilbo, 1877 - Bilbo, 1966). Bartzelonan eta Parisen egin zituen eskulturako ikasketak. Eskultore espainiar klasikoen imajinagintza polikromatuaren tradizioaren jarraitzailea izan zen. Zura eta marmola landu zituen nagusiki. Obra nagusiak: Aste Santurako Pasioko Pasoak, Zumaiako Zuloaga kaperako La Dolorosa, Arrantzalearen bustoa eta semeari eginiko erretratua.