Torre, Joseba
Bizkaitar musikagilea (Bilbo, 1968). Bilboko J.C. de Arriaga Kontserbatorioan eta J. de Antxieta Musika Ikasketa Zentroan egin zituen lehen musika ikasketak. Parisko Musika Kontserbatorio Nazionalean konposizio eta orkestra zuzendaritza ikasketak egin zituen. Musikologian lizentziatu zen Paris VIII Unibertsitatean, eta hainbat ikastaro egin ditu musika, informatika eta elektronikaren inguruan. Arlo horretan egin zituen lehen lanak, Espainian, Frantzian eta Inglaterran. Gaurko Musikaren Nazioarteko Elkarteak eta Unescoren Konpositoreen tribunak, behin baina gehiagotan aukeratu dute Espainia ordezkatzeko. Pablo Sorozabal Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen 1992an eta besteak beste, Radio Nacional de Españak eskaintzen duen Ojo Crítico eta Eusko Jaurlaritzaren Musikaste sariak jaso ditu. Hainbat lehiaketatan epaimahaikide izan da, eta Euskal Herriko Musikagileen elkarteko lehendakaria da gaur egun.