Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

topologia

iz. Deformazio jarraituen mende dauden irudi geometrikoen edo gainaldeen tasunak aztertzen dituen matematikaren alorra.  v Mat. Elementu multzoen antolamenduaz diharduen matematikaren alorra. Irudi geometrikoek aldaketa jarraituak izan arren aldatzen ez diren haien tasunak aztertzen ditu. Topologiak eragin handia du matematikaren ia gainerako adar guztietan eta trataera matematikorik ez zutela uste zen zientzietako beste hainbat adarretan. Hasieran geometriaren adartzat hartu zen, geometriaren zenbait gairen azterketan izan zuelako jatorria. L. Euler, B. Riemann eta H. Poincaré hartzen dira topologiaren sortzailetzat.