Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

topografia

iz. Eremu zabal bat mapa batean irudikatzeko teknika.  v  Topografiaren bidez lurrazalaren morfologia ezaugarriak adierazten dira, bai berezkoak (erliebea, lurra, landaredia, besteak beste) eta baita gizonek sortuak ere (tunelak, hiriak eta parkeak, adibidez). Topografiako azterketak aztertu nahi den eremuan bertan egindako altimetria eta planimetriako neurketetan, topometrian alegia, oinarritzen dira.