topinanbu
iz. Bot. Lore-elkartuen familiako belar landare sendoa, 2 m inguru luzea, sustraietan batataren antzeko erraboila mamitsuak, gorriak edo horixkak eta jateko onak dituena (Helianthus tuberosus). Frantses patata izenez ere ezagutzen da. Hosto zabal luzaranak, gain latzekoak izaten ditu. Sortan antolatutako lore zuri handiak izaten ditu. Berez Mexikokoa da, baina beste hainbat lurralde berotara ere hedatua dago gaur. Landarea bera ganadu janetarako erabiltzen da. || Landare horren erraboila.