Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Topeka

Estatu Batuetako erdialdeko hiria, Kansaseko estatuko hiriburua, estatuaren eki-erdialdean, Kansas ibaiaren ertzean, Kansas City-ko hiriaren mendebalean. 119.880 biztanle (160.000 biztanle ditu hirialdeak). Unibertsitatea. Apezpikutegia. Nekazaritza, industria (metalurgia, janari industria, burdinbiderako gaiak, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) eta zerbitzuen alorra dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarria da Estatuko Etxea.