Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tonadilla

iz. Mus. XVII. mendean, Espainian, komedia batean tartekatzen zen kantu laburra, gitarraren laguntza izaten zuena. XVIII. mendean antzerki genero bihurtu zen. 1757. urtean antzoki batean aurkeztu zen lehen tonadilla Una mesonera y un arriero izan zen, Luis Misón kataluniar musikagile- eta flauta-jotzaileak idatzia. Geroztik antzokietarako tonadillek entzute handia izan zuten eta 2.000tik gora gordetzen dira. P. Esteve, B. Laserna, J. Granados eta J. Subirà musikagileek idatzi zituzten tonadillak, besteak beste.