Toland, Gregg
Estatu Batuetako zinema argazkilaria (Charleston, Illinois, 1904 - Los Angeles, 1948). Oso gazterik hasi zen zineman argazkilari laguntzaile gisa. Esperimentatzaile nekaezina izan zen eta hari zor zaio film bikain askoren argazkia: Welles-en Citizen Kane (1941), Willian Wyler-en Dead End (1937), Wuthering Heights (1939, Ekaitz-gailurrak), The Little Foxes (1941, Azeri txikiak), The Best Years of Our Lives (1946, Gure bizitzako urterik onenak), Ford-en The Grapes of Wrath (1940, Haserrearen mahats-aleak), The Long Voyage Home (1940, Etxerako bidaldi luzea), Hawks-en The Road to Glory (1935, Aintzarako bidea), Ball of Fire (1942, Suzko bola), A Song is Born (1948, Abesti bat jaio da). 1943an dokumental labur bat zuzendu zuen John Ford-ekin batera Estatu Batuetako itsasoko armadarentzat, December 7th.