Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tokushima

Japoniako hegoaldeko hiria eta portua, izen bereko prefeturako (4.146 km2 eta 831.582 biztanle) hiriburua, Shikokuko uhartearen ekialdeko muturrean, Yoshino ibaiaren bokaletik hurbil, Kii itsasartearen ertzean. 263.336 biztanle. Industria (ehungintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, zurgintza) da ekonomia jarduera nagusia. Hiri feudala izan zen antzinatean. Aipagarria da XVI. mendeko gaztelua.