Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tipologia

iz. Zientzia baten aztergaian bereizten diren moten azterketa eta sailkapena. Hizkuntzen tipologia. v  Zientzietan erabiltzen den taldekatze sistema, ezaugarri bereziak (elkarren artean baztertzaileak) dituzten kideak edo tipoak taldean jarriz osatzen dena, eta gertaera bat frogatzen laguntzeko erabili ohi dena. Tipo batek ezaugarri bat edo gehiago izan ditzake, baina arazoa argitzeko garrantzitsua dena besterik ez da kontuan hartzen tipologian. Tipologiak behin behineko egoerak eta aldaerak aztertzeko erabiltzen dira. Sailkapenetan, berriz, izadiaren taldeak aztertzen dira, taldearen barruan nahi adina ezaugarri biltzen dituztela ere. Horregatik sailkapenak aldaeren ikerketetarako aurreko pausoa dira, ez baitituzte behin-behineko egoerak kontuan hartzen. Tipologiak horrenbestez, ez dira sailkapenak bezain iraunkorrak eta egiten dituzten deskribapenak arazoiei irtenbidea ematen dieten neurrian dira onargarri. Giza zientzietan erabili dira tipologiak, antropologian eta arkeologian batez ere; gizonen tresnak, marrazkiak, eraikuntzak, hilobiak, gizarte antolamenduak eta ideologiak era horretara aztertu dituzte antropologoek eta arkeologoek.