tipula
iz. Baratxuriaren familiako baratze landarea, geruzetan eraturiko erraboila, jateko ona, duena (Allium cepa). v Bot. Zain txikiak, xaflatan eratutako erraboila biribila eta hodi itxurako hosto berde barne-hutsak dituena. Garatzean zurtoin luze biribil bat eratzen zaio erdian eta haren puntan pilota itxurako eta ginbail modura antolatutako lore zuri txikiak izaten ditu. Berez Asiakoa da. Mesopotamian, Indian eta Mediterraneo itsasoaren inguruko lurraldeetan baratze landare eta sendabelar gisa aspaldidanik erabiltzen zuten. Erromatarrek sartu zuten Europan eta gaur egun mundu guztira hedatua dago.