tipulatx
iz. Erraboilak baratxuriak bezala multzokatuak dituen tipula mota lore-morea, janariak ontzeko erabiltzen dena. v Bot. Liliazeoen familiakoa da, itxuraz mahastietako porruaren antzekoa (Allium ascalonicum). Landu gabeko sailetan, tontor eguzkitsuetan eta mahastietan hazten da berez, baina baratze landare gisa ere zabaldu samarra dago zenbait lurraldetan. Janariak, eta bereziki haragia ontzeko erabiltzen dira tipulatxaren erraboilak.