Thomas, Sidney Gilchrist
Britainiar ingeniari eta asmatzailea (Londres, 1850 - Paris, 1885). Kimika aplikatu eta metalurgia ikasketak egin zituen. 1876an, bere lehengusu Percy Carlyle Gilchrist kimikariarekin batera, burdin mea finduei fosforoa kenduz altzairua egiteko metodo bat asmatu zuen, Thomas-Gilschrist metodoa deritzana. Horretarako Bessemer-en bihurgailuaz baliatu zen, baina oinarrizko estalki bat jarri zion barnealdean. Horrela lortutako altzairuari Thomas altzairua esaten zaio eta gauza askotarako erabiltzen da: burdinbideak egiteko, xaflatarako… Prozesu horretan sortzen diren hondakinak ongarrietarako erabiltzen dira.