Thomas, Dylan Marlais
Galesko poeta, eleberrigilea eta dramagilea (Swansea, Gales, 1914 - New York, 1953). Ikasketak jaioterrian egin ondoren kazetari lanak egin zituen Herald of Wales eta South Wales Evening Post egunkarietan. 1934an Eighteen Poems argitaratu zuen, eta bi urte geroago Twenty-five Poems. poema liburuak argitaratu zituen. Lehen lan horiekin Londresko literatura giroa astindu zuen, Edith Sitwell-en eta Herbert Read-en onespen eta laguntzarekin. Gero arrakasta handia lortu zuen Portrait of the Artist as a Young Dog (1940, Artista gaztearen erretratua otsakume gisa) autobiografiazko prosa lirikoak jasotzen dituen liburuarekin. The Map of Love (1940, Amodioaren mapa) liburua poesia eta prosa lanak osatua zen. Death and Entrances (1946, Heriotzak eta sarrerak) autorearen poemarik ezagunenak jasotzen ditu. Gerra garaian irratsaioak B.B.C. irratirako, idatzi zuen eta zinemarako gidoiak ere egin zituen. Bere bizitzaren azken urteetan Estatu Batuetan bizi izan zen, hitzaldiak eta emanez. Hil ondoren Under Milk Wood (1954, Esnezko basoaren pean) irratirako antzerkia eta Adventures in the Skin Trade (1966, Abenturak larruaren merkataritzan) ametsa eta errealitatea nahasten dituen eleberri autobiografikoa argitratu ziren.