Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teruel

Espainiako hiria, izen bereko probintziako hiriburua, Turia eta Alfambra ibaien bilgunean. 27.000 biztanle. Apezpikutegia. Arkeologia museoa. Monumentu nagusiak: gotiko-mudejar estiloko katedrala (XVI. mendea). Dorre mudejarrak, San Pedro elizakoa, San Martin elizakoa, San Salvador elizak (XIII-XIV), besteak beste. Teruelgo maitaleen mausoleoa. Erdi Aroko gotorlekuen hondakinak. Arkeologia museoa. Apezpiku etxea (XI. mendea). Merkataritza eta administrazio gune garrantzitsua. Nekazaritza gaien merkatua. Industria gunea (eraikuntzarako gaiak, janari industria, altzarigintza). v Historia. Zeltiberiar hiria da jatorriz. Erromatarren kolonia izan zen. Musulmanen esku egon zen VIII. mendetik 1171. urtean Alfontso II.ak konkistatu zuen arte. Oso gudu odoltsuak izan ziren 1937-1938 urteetan, Espainiako Gerra Zibilan.