Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tertuliano

(Lat. Quintus Septimius Florens Tertullianus). Apologista eta teologo latinoa (Kartago, 155 - Kartago, 220). Teologiari buruz latinez idatzi zuen lehena izan zen. Kristautu ondoren, Afrikara joan zen (195) eta kristau dotrina zabaldu zuen Afrikako iparraldean. Hala ere, Elizatik urruntzen joan zen pixkanaka eta Montanen aldeko egin zen. Obra nagusiak: Ad nationes (197), Ad martyres (197), Apologetium (197), De praescriptione haereticorum (200), De carnis resurrectione, Adversus Hermogenem, Adversus Marcionem (210), Adversus Praxean, De anima, De carne Christi, De testimonio animae.