Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

terpeno

iz. Kim. Molekuletan isopreno (C5H8) banakoak dituzten hidrokarburo olefinikoen talde zabal bateko edozein gai. Egitura ziklikodunak edo kate zabalekoak izan daitezke, eta egituran bentzenoide talde bat edo gehiago dute. Terpeno sinple askoren formula C10H16 da; terpeno konplexuagoak seskiterpenoak (C15H24) eta triterpenoak (C30H48) dira. Askok jarduera optikoa dute. Landare askoren lore, hosto, fruitu eta sustraietatik erauzten diren olio naturaletan eta erretxinetan aurkitzen dira. Terpenotik lortzen diren gai oxigenatuei terpenoide deitzen zaie; alkohol, aldehido edo zetona funtzioak dituzte molekulan; terpenoideak dira garrantzi handiko zenbait gai natural: alkanforra, mentola, zitrala, fitola, geraniola, borneola eta abar.