Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

termostato

iz. Teknol. Bero iturri bati eraginez leku itxi batean tenperatura aldatu gabe edukitzeko tresna. Hauek dira termostatoaren atal nagusiak: termometro bat, bero iturriari aginduak ematen dizkion eragile elektriko, pneumatiko edo hidraulikoa, eta aipatu diren aurreko bi osagaien artean transmisioa egiten duen lotura mekanikoa. v Termostato diferentziala. Bi tenperaturaren arteko diferentzia neurtu eta erregulatzen duen termostatoa.