Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tenpera

iz. Pint. Pigmentua eta aglutinatzaile bat (goma, kola, arrautza…) uretan diluituz sortutako pintura mota. Arrautzaz egindako tenpera izan zen Europako teknika nagusia XIII. mende hasieratik XV. mende bukaerara. Freskoa baino argiagoa da, baina ez du oleoaren zehaztasuna ematen. Laurehun urtez baztertua izan ondoren, XX. mendean berriro erabilia izan da. || Pintura mota horrekin egindako margo lana.