Tennessee
Estatu Batuetako hego-ekialdeko ibaia, Ohio ibaiaren adarra. 1.600 km. Holston eta French Broad ibaiek osatua da, eta Apalatxe mendietan du iturburua. Alabamako iparralde eta Tennessee-ko estatuko iparraldetik igaro ondoren, Ohio ibaian isurtzen du ura. Oso ibilgu aldakorra zuen, baina 1933. urtean Roosevelt-ek sortu zuen Tennessee Valley Authority (TVA) erakunderen proiektu baten bidez, ibilgu batera bideratu zen eta energia iturri garrantzitsu gisa erabilli ahal izan da. Horri esker industriak garapen handia izan zuen Hegoaldeko estatu guztietan.