Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

telematika

iz. Teknol. Informatikan eta telekomunikabideetan oinarritzen diren tekniken eta zerbitzuen multzoa. Telematikaren oinarrizko baliabidea telefonoa da, telefonoak erabiltzaile askoren arteko informazio transmisioa bideratzen baitu, eta alor horretan egiten ari diren aurrerabideei esker gero eta tresna eta metodologia egokiagoak eta merkeagoak ari dira asmatzen; telematika baliapideen artean aipatzekoak dira, besteak beste, sateliteak, zuntz optikoak, mikroprozesatzaileak etab. Telematikak eskaintzen dituen zerbitzuen artean batzuk oso zabalduak dira gaur egun (bideotestua, faksimilak, posta elektronikoa etab.) eta gero eta zerbitzu berri gehiago sortzen ari dira (telemedikuntza, teleteka, etab.).