Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

telekopia

iz. Teknol. Telekomunikabide sistema, telefonoaren bitartez fotokopiaren antzeko kopiak egiten dituena. Telekopiak egiteko tresna elektronikoak zeinu grafikoak seinale elektriko bihurtzen ditu; seinale elektriko horiek telefonia sarearen bidez konektatutako beste telekopia tresna batera igortzen dira; han berriro zeinu grafiko bihurtzen dira eta jatorrizkoaren faksimila inprimatzen da.