Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

teleologiko

izond. Fil. Teleologiari dagokiona. v Argudio teleologikoa. Jainkoaren existentziaren aldeko arrazoibidea. Horren arabera, munduak agertzen duen lotura, harmonia, edertasuna edo adimena, ezin daiteke halabehar soilagatik ulertu. Izatea duen oro helburu baten, plan baten arabera antolaturik eta zuzendurik ageri da, eta horrek izakiak eta gauzak oro beren funtzioak betearaztera gidatzen dituen izaki bat izatea eskatzen du. XVII. mendean, unibertsoa makina handi baten gisa atzematen zen garaian, W. Paley-k (1743 - 1805) modu honetara azaldu zuen delako argudioa: erloju batek bere egilea –erlojugilea– eta helburua –orduaren berri ematea– eskatzen duen eran, unibertsoaren makinak jainkozko mekanikariaren eta berak erabakitako helburu bat izatea eskatzen du.