Ta-tung
Txinako iparraldeko hiria eta Yen-pei prefeturako administrazio hiriburua, Shanxiko probintziaren iparraldean, Sang-kan ibaiaren haranean. Txinako Harresi Handitik hurbil. 765.400 biztanle. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua. Industria (janari industria, zurgintza, ehungintza, nekazaritzarako tresneria, eraikuntzarako gaiak), lurpeko aberastasunen ustiapena (ikatz hobiak) eta merkataritza dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira Shan-hua eta Hua-yen tenpluak eta Wei dinastiaren sortzailearen hilobia. v Historia. K.a. II. mendean eraiki zuten hiria Han dinastiakoek eta Txinako iparraldeko hiri nagusia izan zen 398. urtetik aurrera, Wei dinastiako enperadoreekin. V. mendean eraiki zituzten lehen harresiak eta XIV. mendean berritu ziren. Ming dinastiari esker, Txinako estrategia hiri nagusi bihurtu zen mende horretan (iparraldeko mongoliarrei eusteko hiri nagusia). Mongoliaren eta Txinaren arteko merkataritza hiri nagusietako bat da gaur egun.