Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tatuaje

iz. Azalpean margoa txertatuz egiten den marrazki ezabaezina. v Tatuajeak munduko leku gehienetan egin izan dira; baina gutxiago egin izan dira azal iluneko jendearen artean, eta oso gutxi Txinan. Kristautasuna zabaltzean Europa osoan galdu zen tatuajeak egiteko ohitura, baina Amerika eta Polinesia aurkitzean berriro hasi zen ohitura zabaltzen. Gaur egun, hala ere, gehiago egiten da Europako zenbait herrialdetan, Ingalaterran adibidez, besteetan baino.