Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tauern

Alpe mendien ekialdeko mendikatea, Austriako hegoaldean. Mendebal-ekialde, Brenner-ko mendatetik Leoben hirira zabaltzen da eta, ipar-hegoalde, Salzach ibaiaren arrotik Drave eta Mur ibaietaraino. Bi alde bereizten dira: Hohe Tauern («Tauern garaiak»), batetik, eta han daude mendi garaiena (Grossglockner, 3.798 m) eta glaziar luzeenak (Pasterze, 32 m2); eta Niedere Tauern («Tauern behereak»), bestetik, aurrekoak baino mendi apalagoez osatua (Hoch Golling, 2.863 m, da mendi gorena). Indar etxeak eta turismoa.