Tati, Jacques
(Jaques Tatischeff jaiotza izenaz). Frantses zinema zuzendaria eta antzezlea (Le Pecq, 1907 - Paris, 1982). Music-hall-ean jardun ondoren, zinemari ekin zion (1932), film laburrak eginez. Eguneroko bizitzaren satira da Tatiren zinemaren ardatza. Behatzaile zorrotza zen eta umore finez hornitua, eta hainbat giro islatzen ditu bere filmetan; hala, herri txikietako bizitza: Jour de fête (1948, Jai eguna): burgesia txikia Les Vacances de M. Hulot (1953, Hulot jaunaren oporrak), Mon oncle (1958, Nire osaba); hirietako bizitza modernoa: Playtime (1953), Trafic (1969, Trafikoa).
- Tatanka Yotanka
- tatar
- tatarrez
- Tathagata
- tati egin
- Tati, Jacques
- tato
- Tatry
- tatu
- tatuaje
- tatuatu, tatua, tatuatzen