Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tatry

edo Tatra. Karpato mendietako mendikaterik garaiena, Poloniaren eta Eslovakiaren arteko mugan. Gailurrik garaiena Eslovakiako lurretan dago (Gerlachovka, 2.663 m). Tatra mendiak bi mendikateetan banatzen dira: iparraldean, Goi Tatra mendiak daude, Polonia eta Eslovakiako lurretan banaturik; mendi horietan du iturburua Dunajec ibaiak. Behe Tatra mendiak Eslovakiako lurretan daude osorik, eta 1.000 m-tik gorako gailurrek osatzen dituzte (Dumbier 2.042 m).