Tarpeia
Mit. Erromatar emakume gaztea, Spurio Tarpeio Capitolioko gobernariaren alaba. Elezaharraren arabera, Capitolioko gotorlekua bere eskuetan zuen Romuloren garaian. Sabinoek setiatu zutenean, Tarpeiak Capitolioa beren esku utziko zuela esan zien zeramatzaten urrezko besokoak ematen bazizkioten. Sabinoek baiezkoa eman zioten, baina gotorlekua hartu ondoren, besokoen eta ezkutuen bidez zapaldu zuten Tarpeia. Tarpeia harkaitza deitu zioten hilobiratu zuten tokiari; Capitolio muinoaren hego-mendebalean zegoen harkaitza, eta handik behera botatzen omen zituzten gaizkileak Antzinako Erroman.