Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tarraconensis

Espainiako ipar-ekialdeko antzinako herrialde erromatarra. Augustok sortu zuen K.a. 27. urtean. Tarraco (egun Tarragona) zuen hiriburua. Hasieran Iberiar Penintsularen ipar-ekialde osoa eta erdialdea hartzen zituen. Caracalla enperadorearen garaian (211-217), herrialde horren ipar-mendebalean Gallaecia herrialde berria sortu zen, eta Diocleziano enperadorearen garaian (284-305), hego-ekialdearekin eta erdialdearekin Cartaginensis sortu zen, eta gainerakoa Tarraconensis izan zen.