iz. Zool. Ekidoen familiako basa zaldia, Errusiako hegoaldeko estepetan bizi zena eta 1760az gero desagertua (Equus caballus gmelini). Gaurko zaldi etxekotuen aurrekotzat hartzen da. Oraingo zaldiak baino txikiagoa zen, eta lepoko zurdak zutak zituen.