tarasko
iz. Mexikoko erdialdeko indiar herria, Michoacan estatuko iparraldean bizi dena. Aztekei aurre egin zieten baina espainiarrek menderatu zituzten. Gaur egun 200.000 tarasko inguru dira. Nekazaritza, arrantza eta oihalgintzatik bizi dira. Aipagarria da taraskoen musika, Mexikoko herri musikan eragin handia izan duena.