Tarantino, Quentin
Estatu Batuetako zinemagilea (Tenessee, 1963). Los Angeleseko Sundance Institute Director’s Workshop and Lab. erakundean egin zituen zinema ikasketak. Antzezle izan zen antzerkian, telebistan eta zineman. Gero gidoiak idatzi zituen, besteak beste, True Romance, Natural Born Killers, Past Midnight, Dusk Till Dawn filmerako. Arrakasta handiko bi film luze zuzendu ditu, gidoiak ere berak idatzi dituela, Reservoir Dogs (1992), gangsterren film bortitza, Jim Thompson idazlearen eta Stanley Kubrick zinemagilearen eragina duena, eta Pulp Fiction (1993), 1994ko Canneseko zinemaldiko sari nagusia jaso duena.
- Tara
- Tarafah
- tarahumara
- Tarancón, Vicente Enrique y
- tarantela
- Tarantino, Quentin
- Taranto
- tarantula
- Tarash Mir
- tarasko
- taratulu*