Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tarbeliar

iz. eta izlag. Lehen historiako herri eusko-akitaniarra, Akize-Oloroe-Pirinio mendien arteko lurretan bizi zena. Tarbeliarrek Akize-ko hiria zuten hiriburu, eta oro har egungo Ipar Euskal Herrian, Landetako hegoaldean (Akize aldea), Biarno-ko mendebalean (Oloroe aldea) eta Hego Euskal Herriko iparraldean (Bidasoa ibaiaren haranean, Baztandik Gipuzkoaraino, eta Gipuzkoako ipar-ekialdean, Bidasoa ibaitik Urumea ibaira) bizi ziren. Oso datu gutxi dago haiei buruz; Julio Zesarrek, Estrabonek, Pliniok eta Ptolomeok eginiko aipamen urriak baizik ez. Baskoien hurkoak zirela diote aditu gehienek. Aquae Tarbellicae edo Aquis Tarbellicis (egungo Akize), izan zen tarbeliarren hiriburua, eta erromatarrek hiri batzuk eraiki zituzten haien lurraldean: Immus Pyrenaeus (egungo Donazaharre), Carasa (egungo Garrize), Lapurdum (egungo Baiona) eta, agian, Oiasso (Irun).