Tarbe
Frantziako hegoaldeko prefetura herria, Hautes-Pyrénéeseko departamenduan, Adour ibaiaren ertzean. 57.765 biztanle. Apezpikutegia. XIV. mendeko katedrala (mende bereko klaustro gotikoa). Abeltzaintza (zaldiak, ardiak). Industria gunea (larrugintza, mekanika industria, hegazkingintza). v Historia. Bigorrako lurraldeko hiriburua izan zen. IX. mendean normandiarrek suntsitu zuten. Ingelesen esku egon zen Ehun Urteko Gerra garaian (1337-1453), eta XVII. mendean Frantziako erresumaren barnean geratu zen.